|
Elikagaien enpresek arrazionaltasuna eta koherentzia eskatzen dute, jasan beharko dituzten auditoria anitzen aurrean. Beharrezkoa da lan-talde batek (Administrazioa, enpresak, ...) uniformetasun honi ekitea.
Elikadura-segurtasunaren auditoriak egiteko estandar bakarra erabiltzearen sustapena azpimarratzeko beharra.
Elikagaien enpresak beharrezkotzat jotzen du, kontrol ofizialerako auditorian zein irizpide eta baldintzen arabera ebaluatuko diren jakitera ematea eta aldez aurretik ezagutu ahal izatea.
|
|
|
Sistema osoak ezartzeko zailtasun objektiboak dituzten sektoreetan HACCP sistemak ezartzen lagundu behar du arloko tresna soilak eta ulergarriak erabiltzeak.
Publikoak establezimenduaren osasun-balorazioa ezagutzea ahalbidetzen duten sistemak erabiltzea, tresna eraginkorra izan daiteke establezimenduek beren higiene-baldintzak hobetzeko interes handiagoa izateko.
Agerian geratu da, autonomia-erkidego eta herrialde ezberdinetan, malgutasunerako tresnak abian jartzeko erabiltzen diren mekanismo eta metodologia ugari daudela.
|
|
Herri Administrazioek eta enpresa pribatuak, bakoitzari dagozkion eskumenen arabera, prestakuntza-alorrean eginkizun eraginkorra betetzeko erantzukizuna dute, eginkizun hori koordinatuta egon eta diziplina anitzekoa izanik.
Prestakuntza-estrategiak diseinu hutsean gelditzea galarazi behar da, eta horren ordez, prestakuntza hori jasotzen duena dagokion lan-esparruan aplikatzeko gai dela bermatzeko balio behar dute. Arreta berezia eskaini behar zaie emaitzei.
|
|
Aurreko Legeriak (93/43 Zuzentaraua) ez zuen lehen-mailako ekoizpena elikagaien higienearen esparruan barne hartzen, eta oraingoak, ordea, elikadura-katearen ikuspegi orokorra barne hartzen du. Lehen-mailako operadoreak ahalegin handia egiten ari dira, lege-baldintzak betetzeko eta Elikadura Segurtasuna tresna lehiakorra izan dadin.
Lehengai eta elikagaien globalizazioak hirugarren herrialdeetako inportazioen gorakada nabarmena ekarri du, eta horren aurrean, Europako Batzordeak “Europar Ekoizpen Ereduaren” aldeko apustu argia inposatu die estatu kide eta ekonomia-operadoreei. Merkataritza askearekin bateragarria den apustu honek argi utzi behar du elikagai guztiak Elikadura Segurtasun eta Animalien Ongizaterako baldintza berberak betez prozesatu direla.
|
|
Egiaztapen-arau pribatu ugari izateak elementu nahasgarri-nahasgarria izaten jarraitzen du, elikadura-segurtasunaren alde aplikatzearen eraginkortasuna ebaluatzerakoan.
GFSI bezalako ekimenen helburua arazoari litekeen konponbideren bat ematea dela badirudi ere, elikagaien enpresek arau pribatuak erabiltzeak, produktuen segurtasun handiagoren alde egiten du beti. Eta bereziki, marka propioen kasuan. |
|
|
|
|
|