|
Kongresuak jatorrizko komunikazioak onartuko ditu, baina ez dira onartuko beste bilera zientifiko batzuetan aurkeztu edo dagoeneko argitaratu diren komunikazioak.
Komunikazioak libreak izango dira, eta Ahozkoak edo Poster formatuan egongo dira.
Batzorde Zientifikoa lanak baloratu eta aukeratzeaz arduratuko da. Eta hauxe da ebaluatuko duena: kalitate zientifikoa, originaltasuna eta interesa, aplikazio praktikoa eta argitasuna emaitzen aurkezpenean. Horrez gain, batzordeak, hala balegokio, lana ahozko komunikazio edo postertzat aurkezteko egokitasuna erabakiko du.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Laburpenak egiteko jarraibideak |
|
|
|
|
Eskatutako datuak beteko dira, batez ere harremanetarako datuak, komunikazioekin zerikusia daukan edozein informazio posta elektroniko bidez egingo baita.
Laburpenak gehienez 400 hitz izango ditu, eta ohiko ordenaren arabera egituratuko da: sarrera, helburuak, materiala eta metodoa, emaitzak, ondorioak edota eztabaida.
Laburpenean ez dira onartuko grafikoak, irudiak eta taulak, ezta letra lodiak ere.
Ahal den heinean ez da laburdurarik erabiliko. Lehen aldiz erabiltzen denean ezinbestekoa bada, izendapen osoa parentesi artean jarriko da. |
|
Arau Espezifikoak. Ahozko Komunikazioak |
|
|
|
|
Ahozko azalpena egiteko gehienez 8 minutu emango dira.
Txostengileak bere aurkezpena CD euskarrian edo Pen-drive batean aurkeztu ahal izango du kongresuaren idazkaritzan, azalpenean zehar.
Ahozko azalpenerako Power Point formatua baino ez da onartuko, eta gehienez 18 diapositibako hedadura izango du. Lehenengo diapositibak egileen izena erakutsi beharko du, txostengilea zein den adieraziko du, baita aurkeztutako lanaren izenburua ere.
Batzorde Zientifikoak, aurkeztutako ahozko komunikazioari buruzko informazio osagarria eskatzeko eskubidea gordetzen du, baita berau poster gisa erakustea proposatzeko egokitasuna ere.
Txostengileak Power Point formatuan egindako bere aurkezpena parte-hartzaileei emandako materialean sartuta egotea nahi badu, dagokion atalean web-orrialdearen bitartez bidali beharko du, kongresua hasi baino 10 egun lehenago gutxienez. |
|
Arau Espezifikoak. Poster Komunikazioak |
|
|
|
|
Honako hauek izango dira posterraren neurriak: 120 cm-ko altuera eta 90 cm-ko zabalera.
Posterra 2 metrora irakurri ahal izango da, eta gutxienez 22ko letra-tamaina erabiltzea iradokitzen da.
Posterrak, haiek jartzeko egokitu den tokian jarrita egon beharko dira, 2010eko maiatzaren 5eko XXak baino lehen.
Txostengileak posterraren edukia parte-hartzaileei emandako materialean sartuta egotea nahi badu, dagokion atalean web-orrialdearen bitartez bidali beharko du, Power Point formatuan (gehienez 6 diapositiba), kongresua hasi baino 10 egun lehenago gutxienez.
Erakundeak eskertuko luke posterraren behealdean A4 tamainan posterraren kopiak dituen plastikozko zorro bat jartzea, bertaratuen eskura. |
|
Honako sari hauek emango dira:
Batzorde Zientifikoak emandako Ahozko Komunikazio Onenaren Saria.
Batzorde Zientifikoak emandako Komunikazio Poster Onenaren Saria. |
|
|
|
|
|