|
Kongresuak jatorrizko komunikazioak onartuko ditu, baina ez dira onartuko beste bilera zientifiko batzuetan aurkeztu edo dagoeneko argitaratu diren komunikazioak.
Komunikazioak libreak izango dira, eta Ahozkoak edo Poster formatuan egongo dira.
Batzorde Zientifikoa lanak baloratu eta aukeratzeaz arduratuko da. Eta hauxe da ebaluatuko duena: kalitate zientifikoa, originaltasuna eta interesa, aplikazio praktikoa eta argitasuna emaitzen aurkezpenean. Horrez gain, batzordeak, hala balegokio, lana ahozko komunikazio edo postertzat aurkezteko egokitasuna erabakiko du.
Nahitaezkoa da lehen sinatzailea izango den komunikazioaren txostengileak, Kongresuan izena ematea, bere lana onartu dela jakinarazi zaionean.
Txostengile/lehen sinatzaile berberak, gehienez, bi komunikazio aurkeztu ahal izango ditu.
Egileak gehienez sei izango dira, eta abizenak eta izenaren lehen hizkiak erabiliz identifikatuko dira.
Komunikazioen laburpenak gaztelaniaz edota ingelesez idatziko dira, eta web-orrialdearen bitartez baino ez dira bidaliko: www.kausal.biz, horretarako dagoen atalean. Ez da bestelako bidalketa-motarik onartuko. Edozein zalantza izanez gero, arren Idazkaritza Zientifikoarekin harremanetan jartzeko eskatzen dizugu:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Laburpenak jasotzeko epea 2010eko martxoaren 18an bukatuko da.
Batzorde Zientifikoa lanak baloratu eta aukeratzeaz arduratuko da, eta 2010eko apirilaren 20tik aurrera, posta elektronikoaren bitartez, haien onarpenaren berri emango du.
Onartutako laburpen guztiak erakundeko web-orrialdean argitaratuko dira, egileak aurreikusitako datan bere inskripzioa gauzatu ez duenean izan ezik.
Komunikazio bat Kongresuan aurkezteak arautegi hau onartzea dakar.
|